|
|

Erantzunaren argitalpena. pdf (1,71 MB)
Makro-poligonoaren aurkako Batzarra
2009ko apirila
Egitan, pozten gara Urdiaingo udaleko NaBai taldeak poligonoaren inguruan duen iritzia plazaratu duelako. Alde horretatik ongietorria ematen diegu iritzi guztiei, baita kontrakoei ere, horrela zabaldu eta eztabaidatu daitezen.
Ea nor garen galdetzen duzue?
Alkate jauna eta NaBaiko zinegotziak, gure Continue reading NaBairen adierazpen publikoari erantzuna

Makro-poligonoaren aurkako Batzarrra
2009ko apirila
Es de agradecer el escrito de NaBai de Urdiain, en el que por vez primera manifiesta públicamente su opinión sobre la urbanización. Damos la bienvenida a todas las opiniones, también a las contrarias, para que sean difundidas y debatidas.
¿Que quiénes somos?
Sr. Alcalde y concejales de NaBai, nuestras caras aparecen en Continue reading En respuesta a la declaración pública de NaBai
 
(Klikatu irudietan irakurtzeko: euskaraz edo erdaraz)
2009ko apirilaren 7a
Urdiaingo Udaleko NaBaiko ordezkariek informazioa argitaratu dute makro-poligonoari buruz. Hori baino makro-poligonoaren aurkako ahalegina zikintzeko saioa da.
Urdiaingo NaBaik poligonoari buruz bere iritzia eta argibide publikoak eman dituen lehenengo aldia da (2009-04-7).
Idazkiak bi atal hauek dukatzi:
-
“Industrialdearen inguruan Urdiaingo Udalak emandako pausoak, hasieratik gaur arte”.
-
“Ondorioak eta balorazio politikoak”.
Hona idatziak pdf formatuan:
Urdiaingo Udala. Poligonoari buruz (eus). pdf
Ayuntamiento de Urdiain. Información sobre el polígono (esp). pdf

Franzis Arakama Zubeltzu eta Mikel Galartza Mendia
2009ko apirilaren 20a
Otsailaren 20an jakin genuen berria: Urdiaingo Udaleko NaBairen zinegotzi baten gutunontzian agertu omen zen amenazuzko diana zela-eta, delitua leporatu nahi izan zitzaion makro-poligonoaren aurkako Urdiaingo plataformari, “—zuetakoren bat izan da” esanez makro-proiektuaren aurkako taldekideengana etorri zirenean.
Susmoak susmo, gertakari horri inork ez zion larritasunik kendu nahi izan. Continue reading Urdiaingo NaBairen jokabide gaitzesgarria

Rosa Otxoa-Errarte
Urdiain, a 10 de Febrero de 2009
Estimad@s responsables de NaBai,
Como ciudadana que cree en la práctica democrática quiero hacerles llegar una amarga queja respecto de la falta de esa práctica en nuestro pueblo. Sabemos que la coalición es favorable al proyecto de polígono en Urdiain-Alsasua que promueve el Gobierno de Navarra por medio de un PSIS aprobado en mayo de 2008, otros no lo somos por lo que supone de hipotecar un millón de metros cuadrados de tierra en un momento de máxima incertidumbre económica y de agotamiento del modelo de desarrollo que hasta ahora hemos conocido. Hasta aquí ningún problema, distintas posturas, ambas legítimas y defendibles.
El alcalde de Urdiain solicitó hace dos años que se impulsara un proyecto que había quedado Continue reading Carta abierta a l@s dirigentes de NaBai

Porlanezko estatuaren mende (Entropa. David Cerny)
Lourdes Arakama Zubeltzu. Urdiaingo Udaleko zinegotzi ohia
2009ko otsailaren 20an
Zazpi urtez lozorroan egon ondoren, sistema kapitalista krisian dagoen honetan, industriak deslokalizatzen ari diren honetan, enplegua erregulatzeko espedienteak jasaten ari garen uneotan… premiazkoa eta beharrezkoa al da Urdiaingo soro hoberenak okupatzea, desjabetzeen bidez? Edo, ez ote gaude Nafarroako Gobernuak eta Nasuinsak, Urdiaingo Udalaren parte baten laguntzarekin (NaBai), egindako industria-lurren hirigintza-espekulazio kasu berri baten aurrean? Ez al da garaia jazo dugun ekonomia-ereduaren eta lurralde-garapenarenaren gainean hausnartzeko?
Proiektu hau Udalez Gaindiko Plan Sektorial (UPS) gisa aurkeztu zen 2001ean. Hasieratik, Sakanako Mankomunitatearen eta Irurtzun, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Ergoiena, Etxarri-Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Olazti eta Ziordiko udalen, eta Altsasuko “Fundamento Orain” talde ekologistaren kontrakotasuna izan zuen. Une hartan, proiektuaren kontrako 40 alegazio aurkeztu ziren.
Alegazioetako batean, Continue reading Zer dago Urdiainen eraiki nahi duten Sakanako eskualde-poligonoaren atzean?: 647.139 m² industria-lur.
Lourdes Arakama Zubeltzu. Urdiaingo Udaleko zinegotzi ohia
2009-02-20
Después de 7 años de letargo, en plena crisis del sistema capitalista, industrias que se deslocalizan, expedientes de regulación de empleo… ¿es urgente y necesaria la ocupación a efectos expropiatorios de las mejores tierras de cultivo de Urdiain? ¿O estamos ante un nuevo caso de especulación urbanística de suelo industrial llevada a cabo por el Gobierno de Navarra y Nasuinsa, con la colaboración de parte del Ayuntamiento de Urdiain (NaBai)? ¿No es hora ya de reflexionar acerca del modelo económico y de desarrollo territorial que padecemos?
Este proyecto fue declarado Plan Sectorial de Incidencia Supranacional (PSIS) en 2001. Desde su inicio Continue reading ¿Qué hay detrás del Polígono Comarcal de Sakana que quieren construir en Urdiain?: 647.139 m² de suelo industrial.

Castillo Suarez
2009-02-10
Larrepetit
Nafarroako Gobernuak miloi bat metro koadroko industrialdea eraiki nahi du Altsasu eta Urdiaingo lurretan, Burunda ibaiaren bazterretan —urak har zitzakeen lurretan, beraz—. Udalez gaindiko eragina duen egitasmo gisa izendatu du Nafarroako Gobernuak, eta, alde horretatik, udalek ez lukete erabakitzeko ahalmenik izanen, kudeaketa gobernuaren esku geratuko litzatekeelako. Hori gutxi balitz bezala, gobernuak eskualde izaera eman nahi dio Zangituko industrialde erraldoiari, ibarreko gainontzeko industrialdeen bilakaera mugatuz.
Duela urte batzuk garatzen aritu den proiektu honek kontrakoak izan ditu hasieratik. Kontrakoak baino gehiago, Sakanan bertan ibarrerako nahi den garapen ereduaz eztabaidatzea eta enpresek dituzten lur eskaerak aztertzea proposatu dutenak.
Zangituko industrialdeari buruzko eztabaida oharkabean pasatu zaie askori desjabetze prozesua abian jarri den arte; zehazkiago, metro koadroko 2,76 euro ordainduko dituztela iragarri duten arte, huskeria bat, jabeen burutan zeuden diru kopuruetatik oso-oso urruti. Beldur naiz ez den eztabaida horretara mugatuko, eta lurren prezioa igota isilaraziko ote dituzten eztabaida eskatzen dutenen ahotsa.
Eztabaida, gainera, inoiz baino beharrezkoagoa da, hutsik geratzen ari baita, zoritxarrez, lantegi bat baino gehiago Nafarroan. Eta ez dakit zertarako nahi dugun makropoligono bat herri txikiek bereak badituzte, areago, hutsik egongo bada.

Enara Insausti Otxoa-Errarte
2009ko ilbeltzaren 30a
Egun batzuk atzera, Urdiaingo etxe anitzetara hainbat gutun iritsi ziren herritar batzuk desjabetuak izango zirela esanez. Desjabetze horren zergatia Nafarroako Gobernuak aurrera daraman poligono (urbanizazio) bat egiteko asmoan datza. Hiru fasetan burutuko da urbanizazioa, eta NASUINSA enpresa “publikoak” kudeatuko du proiektua, Urdiaingo Udalaren oniritziarekin.
Herria erabat aztoratua gelditu zen metro koadroaren prezioa 2,76 eurokoa zela ikusita. Bestalde, gaur egun pairatzen ari garen egoera sozio-ekonomikoa kontutan hartuta, nekazaritzarako lur oparo hauen galera ez al da benetan kaltegarria izango? Continue reading DESJABETZEAK URDIAINEN

Beatriz de la Vega eta Jon Zufiaurre.
2009ko ilbeltza.
Munduko ekonomia behea jotzen, burtsa zerraldo erortzen, lan kaleratze jendetsuak goraka, petrolioa bukatzen eta poloak urtzen ari diren bitartean, Urdiainen aberastu egingo gara.
Izugarrizko plana daukagu, industrialde erraldoi bat eraikiko da, ehunka enpresa etor daitezen (oraindik ere ez dakigu zein, baina tira) beren irabaziak gurekin eskuzabaltasunez partekatzera.
Urbanizazio eta etxe-orratzak eraikiko ditugu, beren familiekin bizitzera etorriko diren milaka langileentzat. Continue reading TXINA, INDIA ETA ORAIN URDIAIN; SUPERPOTENTZIA EKONOMIKO BERRIA
|
|