NaBairen adierazpen publikoari erantzuna

Erantzunaren argitalpena. pdf (1,71 MB)
Makro-poligonoaren aurkako Batzarra
2009ko apirila
Egitan, pozten gara Urdiaingo udaleko NaBai taldeak poligonoaren inguruan duen iritzia plazaratu duelako. Alde horretatik ongietorria ematen diegu iritzi guztiei, baita kontrakoei ere, horrela zabaldu eta eztabaidatu daitezen.
Ea nor garen galdetzen duzue?
Alkate jauna eta NaBaiko zinegotziak, gure

Urdiaingo Udalaren informazioa poligonoaz eta honek sortu duen oposizioaz

(Klikatu irudietan irakurtzeko: euskaraz edo erdaraz)
2009ko apirilaren 7a
Urdiaingo Udaleko NaBaiko ordezkariek informazioa argitaratu dute makro-poligonoari buruz. Hori baino makro-poligonoaren aurkako ahalegina zikintzeko saioa da.
Urdiaingo NaBaik poligonoari buruz bere iritzia eta argibide publikoak eman dituen lehenengo aldia da (2009-04-7).
Idazkiak bi atal hauek dukatzi:

“Industrialdearen inguruan Urdiaingo Udalak emandako pausoak, hasieratik gaur arte”.

“Ondorioak eta balorazio politikoak”.

Hona idatziak [...]

Urdiaingo NaBairen jokabide gaitzesgarria

Franzis Arakama Zubeltzu eta Mikel Galartza Mendia
2009ko apirilaren 20a
Otsailaren 20an jakin genuen berria: Urdiaingo Udaleko NaBairen zinegotzi baten gutunontzian agertu omen zen amenazuzko diana zela-eta, delitua leporatu nahi izan zitzaion makro-poligonoaren aurkako Urdiaingo plataformari, “—zuetakoren bat izan da” esanez makro-proiektuaren aurkako taldekideengana etorri zirenean.
Susmoak susmo, gertakari horri inork ez zion larritasunik kendu nahi izan.

Zer dago Urdiainen eraiki nahi duten Sakanako eskualde-poligonoaren atzean?: 647.139 m² industria-lur.

Porlanezko estatuaren mende (Entropa. David Cerny)

Lourdes Arakama Zubeltzu. Urdiaingo Udaleko zinegotzi ohia
2009ko otsailaren 20an
Zazpi urtez lozorroan egon ondoren, sistema kapitalista krisian dagoen honetan, industriak deslokalizatzen ari diren honetan, enplegua erregulatzeko espedienteak jasaten ari garen uneotan… premiazkoa eta beharrezkoa al da Urdiaingo soro hoberenak okupatzea, desjabetzeen bidez? Edo, ez ote gaude Nafarroako Gobernuak eta Nasuinsak, Urdiaingo [...]

Zangitu

Castillo Suarez
2009-02-10
Larrepetit
Nafarroako Gobernuak miloi bat metro koadroko industrialdea eraiki nahi du Altsasu eta Urdiaingo lurretan, Burunda ibaiaren bazterretan —urak har zitzakeen lurretan, beraz—. Udalez gaindiko eragina duen egitasmo gisa izendatu du Nafarroako Gobernuak, eta, alde horretatik, udalek ez lukete erabakitzeko ahalmenik izanen, kudeaketa gobernuaren esku geratuko litzatekeelako. Hori gutxi balitz bezala, gobernuak eskualde izaera eman [...]

DESJABETZEAK URDIAINEN

Enara Insausti Otxoa-Errarte
2009ko ilbeltzaren 30a
Egun batzuk atzera, Urdiaingo etxe anitzetara hainbat gutun iritsi ziren herritar batzuk desjabetuak izango zirela esanez. Desjabetze horren zergatia Nafarroako Gobernuak aurrera daraman poligono (urbanizazio) bat egiteko asmoan datza. Hiru fasetan burutuko da urbanizazioa, eta NASUINSA enpresa “publikoak” kudeatuko du proiektua, Urdiaingo Udalaren oniritziarekin.
Herria erabat aztoratua gelditu zen metro koadroaren prezioa [...]

TXINA, INDIA ETA ORAIN URDIAIN; SUPERPOTENTZIA EKONOMIKO BERRIA

Beatriz de la Vega eta Jon Zufiaurre.
2009ko ilbeltza.
Munduko ekonomia behea jotzen, burtsa zerraldo erortzen, lan kaleratze jendetsuak goraka, petrolioa bukatzen eta poloak urtzen ari diren bitartean, Urdiainen aberastu egingo gara.
Izugarrizko plana daukagu, industrialde erraldoi bat eraikiko da, ehunka enpresa etor daitezen (oraindik ere ez dakigu zein, baina tira) beren irabaziak gurekin eskuzabaltasunez partekatzera.
Urbanizazio eta etxe-orratzak [...]

“P.S.I.S. Urdiain-Alsasua”: badago zer esan

Urdiainen, 2009ko urtarrilaren 11n.
Peter Albrecht eta Rosa Otxoa-Errarte
[Urdiaingo herriari zuzendutako idatzia]

Gutunaren sinatzaileok, Nafarroako Gobernuak hasi berri duen expropiazio prozesuari buruzko iritzia jakitera eman nahi dizuegu. Jakizue gure familia prest dagoela Gobernuaren proposamenari uko egiteko.
Batetik, egitasmo erraldoi honek, gure nekazaritza-lurrik onenak desagerraraziko ditu. Gainera, derrigorrezko desjabetze prozesu baten bidez kenduko zaizkie lurrok jabeei, balizko industrialdea eraikitzeko… [...]

Bildu egin gara, moratoria edo luzamendua eskatzeko.

Urdiainen batzarrean bildu gara. Zergatik eta zertarako?
Nafarroako Gobernuak neurri handiko gunea urbanizatu nahi du Urdiainen eta Altsasun, balizko industria jasotzeko. Urgentziazko prozedura jarri du martxan milioi bat metro koadroko gunea desjabetzeko.
Baina, urdiaindarrok badugu hirigintza plan honen aurrean zer esan. Ez dugu ikusten urgentziazko motiborik holako egitasmo batendako.
Proiektua atzeratzeko eskatzen dugu:

Informazio guztia, zehatza eta kontrastatua, jasotzeko.
[...]