Batzarrarenak

Urdiainen batzarrean bildu gara. Zergatik eta zertarako?

Bildu egin gara, moratoria edo luzamendua eskatzeko.

Nafarroako Gobernuak neurri handiko gunea urbanizatu nahi du Urdiainen eta Altsasun, balizko industria jasotzeko. Urgentziazko prozedura jarri du martxan milioi bat metro koadroko gunea desjabetzeko.

Baina, urdiaindarrok badugu hirigintza plan honen aurrean zer esan. Ez dugu ikusten urgentziazko motiborik holako egitasmo batendako.

Proiektua atzeratzeko eskatzen dugu:

1. Informazio guztia, zehatza eta kontrastatua, jasotzeko.
2. Guztiok eztabaidatzeko eta aukera guztiak aztertzeko.
3. Ondoren, arduraz, guztiok erabakiak hartu ahal izateko.

Makroproiekturaren Aurkako Batzarra

moratoria-orain

MAKROPROIEKTUAREN AURKAKO URDIAINGO BATZARRAREN PRENTSAURREKOA

Urdiainen, 2009ko otsailaren 13an.

prentsaurrekoa

Zergatik egiten dugu prentsaurreko hau?

Gu Urdiainen Batzarrean antolatu gara. Zertarako?

“Urdiain-Alsasu Udalez Gaindiko Sektore Plana”ren operazio urbanistikoaren aurrean zer esan badagoelako, eta guk, herritarrok, horretan zer esan badugulako.

Hasteko, proiektu honen ingurukoak laburbilduko ditugu.

Proiektu honen publikotasuna hasten da derrigorrezko eta urgentziazko desjabetze edo expropiazioen berri gutunen bidez jasotzen dugunean. Hau aurten, urtarrilean izan da.

Susto honen ondoren jakin izan dugu prozesu honek ze bide egin duen, guk informaziorik izan gabe. 2008ko maiatzean, Nafarroako Gobernuak NASUINSA enpresari esleitu egin zion Urdiain-Alsasu PSISaren exekuzioa eta onura. Eta, urriaren 13an Urdiaingo zatia (650.000 metro koadro inguru) erabilgarritasun publikorako eta urgentziaz expropiatzeko deklaratu zuen. Baina, nahiz eta proiektu honen aurrean administrazioarekiko auzi prozesuan alegazioak aurkezteko bi hilabete eduki, guztia isilpean eta ezkutukerian mantendu izanak, herritarrei eta lurjabeei ukatu egin die pauso hori emateko aukera.

Egoera honen aurrean, bildu egin gara argibide batzuk eskatzeko:

  • Lehenik eta behin, moratoria. Zergatik eta zertarako luzamendua?

Denbora behar dugu informazio zehatza eta kontrastatua jasotzeko, eztabaidatzeko eta aukera guztiak aztertzeko, eta horren ondoren guztiok erabakiak hartu ahal izateko. Hau izan da plataforma honen sortzearen helburu nagusia edo arrazoia. Sortu ahala, eta oso epe motzean, 220 herritarrek bat egin dute moratoria eskaera honen alde. (Sinadura adin nagusikoei eskatu zaie bakarrik, eta 696 dira Urdiaingo biztanleak).
Herritar hauen eskakizun hau Urdiaingo udalari helaraziko diogu, arrazoizkoa eta urgentziazkoa iruditzen zaigulako luzamendu hau indarrean izatea.

Zergatik moratoria? Non dago, ba, lur guzti hauek desjabetzeko urgentzia? Guztiok dakigu gaur egun nolako krisi sozio-ekonomiko sakona bizi dugun. Ezagutzen ditugun gure inguruko enpresak deslokalizatzen, ixten edo erregulazio espedienteen bidez langileen kanporatze masiboak egiten ari dira. Ez da enpresarik hona etortzeko asmoa adierazi duenik, eta Sakana osoan badaude oraindik bete gabe dauden poligonoak, baita Urdiainen bertan ere.

Gainera, salatzekoa da, guztiok jakin dezagun, eremu horretan dagoen ekonomi jarduera bati, Cayetano Agirreren lorategiari, dagoeneko zuzenean eragin diola proiektuak. NASUINSAk dagoeneko urbanizazio kostua ordaintzea exijitu dio. Nor da onuraduna historia honetan?

  • Larria iruditzen zaigu gure lepo, hau da, lurraren desjabetzea eta urbanizazioaren kostu osoa diru publikoarekin, gure diruarekin, ordainduko dela jakitea, gero NASUINSAren kargu geratzeko. Poligonoaren gestioa, hasiera hasieratik, Urdiaingo udalaren beraren eskumenetik kanpo dago.
  • Zertarako urgentzia hau? Oraindik proiektu honi atal asko betetzea falta zaizkio:
  • Ez da egin inolako azterketa sozio-ekonomikorik ez eta ingurumen-eraginaren azterketarik ere.
  • Adibidetzat jarri txostenaren 62. orrialdean hitzez hitz jasota dagoela “ez dakitela ze industria mota instalatuko den; beraz, ezin jakin ingurumenean nolako eragina izanen den…” Esanguratsua iruditzen zaigu esaldi hau, kontuan izanik lur asko eta asko mugituko dutela, herriko nekazal lur emankorrenak, ibai arroaren ingurukoak suntsitu, obra-hondakinez bete —honek, gero, atzera bueltarik ez du izango—, etorriko diren balizko enpresen zain gelditzeko.

Herritar guztiei mezu garbia helarazi nahi diegu: badagoela zer eginik honen aurrean, honekin antzekotasuna duten kasuak badirela, eta batzuk herritarrek irabazi dituztela. Horregatik, egingo diren ekimenetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Luzamendua exijitzen dugu, lehen esan bezala, informazioa lortzeko beta izan dezagun, eztabaidatzeko benetako aukera izan dezagun, ondoren erabaki egokiak hartu ahal izateko.

Proiektu honek gure eta hurrengo belaunaldien etorkizuna baldintzatuko du eta erabaki horiek betirako izango dira. Horrek urdiaindar guztioi erantzukizunez eta arduraz jokatzea eskatzen digu.

Nafarroako Arartekora

2009ko martxoaren 10ean

arartekoarenean

Otsaileko prentsaurrekoan iragarri bezala, Makroproiektuaren aurkako plataformak Nafarroako Arartekoarengana jo zuen, besteak beste, proiektuaren prozeduran informazio faltagatik urdiaindarrak babes gabe geratu zirela salatzeko.

arartekoaren-erregistroan

Arartekoaren erregistroan

Batzarrak dokumentazio hau aurkeztu zion Arartekoari:

  1. Urdiaingo makro-proiektuaren kontrako plataformaren idazkia Nafarroako Arartekoari. (pdf)
  2. Proiektuaren memoria (Nasuinsa). (pdf)
  3. Texto refundifo de la ley de suelo. (pdf)
  4. Guía de buenas prácticas ambientales. POLÍGONOS INDUSTRIALES. (pdf)
  5. Lurjabeek aurkeztutako alegazioen eredua (2009-01-31). (pdf)
  6. Urdiaingo Udalaren ziurtagiria, proiektuaz informazio publikorik ez duela eman dioena. (pdf)
  7. Herritarren eskaera Udalari, 225 urdiaindarrek sinatua. (pdf)
  8. Urgentziazko pleno eskaera Udalari. (pdf)
  9. Burunda ibaiaren arroaren babeserako paratutako alegazioa. (pdf)

Mozioa aurkeztu du Batzarrak Sakanako udaletan eta Mankomunitatean

2009ko maiatzaren 19an

maiatzeko-prentsaurrekoa

Maiatzaren 19ko prentsaurrekoan adierazi dugu ekimen berria: Sakandar guztiei jakitera eman nahi diegu zein den gure aldarrikapena eta zergatik eskatzen dugun makro-proiektua atzeratzea eta, hala baderitzote, eskaera horrekin bat egin dezaten eskatzen diegu.

Horretarako, batetik, gure eskaeraren berri helaraziko diegu Sakanako eragile sozialei, sindikalei eta politikoei; baita ere kultura, hezkuntza eta aisialdiko taldeei. Informazio gutuna bidaltzeaz gain, eskualdean jarduten duten hainbat eragile sozial, sindikal eta politikori aldebiko bilkura eskatuko diegu, zuzenean gure ikuspuntuen berri beraiei eman eta elkarrekin kontrastatzeko.

Eta bestetik, Sakanako instituzio publikoetara jo dugu, mozio baten bidez gure eskakizuna debatitu eta aintzat har dezaten.

Sakanako udaletan eta Mankomunitatean aurkeztutako mozioa eta informazio osagarria:

  1. mozioa (eu) / (es)
  2. Informazio osagarria (eu). / Información complementaria (es).
  3. Proiektuaren dimentsioa Sakanako udalerriekin alderatuz.
  4. Nafarroako Gobernuaren irizpideak azpimarratuz, proiektuak betetzen ez dituen alderdiak (es).